Datuen arabera, nahiz eta lehenengo giza kokalekuak Mesolitoan Kobaua haitzuloan egon, erromatar garaira arte ez dago honi buruzko informazio gehiagorik eta 1355.ean sortzen du Markinako hiribildua Don Tello infanteak.

Erdi Aroan hiribildu berriaren babes-beharrak zirela eta, hesia edo harresia eraiki behar izan zuten.

Hainbat jauregi eta dorretxe kokatzen dira herrian zehar, Bidarte dorretxea edo Murga jauregia, Antxia edo Ibarra dorrea, Ansotegi edo Munibetxea dorrea, Solartekua edo Mugartegi jauregia (gaur egun udaletxea kokatuta dagoen eraikina), Andonaegi jauregia, Patrokua jauregia edo Gaytan de Ayalaren etxea, Barroeta dorrea, Ugarte dorrea,…

Hainbat eliza eta ermita daude, horietan berezia da Arretxinagakoa, barne aldean aurkitzen diren hiru harri handiek ikusmira eta kondairak areagotzen ditu. Esten denez, hiru harrien azpitik hiru aldiz igarotzen dena urte bete baino lehen ezkontzen dela.

Markinan garrantzia handia izan du pelotak, mundu osoan Pelotaren Unibertsitate lez da ezaguna, zesta puntako pelotari onenak bertotik atera ohi direlako. Lehenengo pelotalekua XVIII. mendean eraiki zen.

Txoko lasaia:

Kiroldegiaren inguruan ur parkea dago jarrita eta uda partean freskatzeko eta disfrutatzeko leku ederra gelditzen da familian joateko.

Markina-Xemeingo Turismo Web-a

Zer egin / ikusi

Antsotegi Dorrea

Ansotegi dorrea, Munibetxea Dorrea bezala ere ezagutzen dena, Markina-Xemeingo alde zaharrean dago kokatuta, Antxia dorrearen alboan. Eraikin exentu bat da, oin angeluzuzena duena, eta nabarmenki bereizten diren hainbat altuera ditu.

Gehiago irakurri

Antxia Dorrea

Antxia dorrea Markina-Xemeinen alde zaharrean dago kokatuta.Lau angeluko oina eta bolumen paralelepipedoko eraikuntza bat da eta zurezko teilatu-hegala eta lau isurkiko estalkia ditu. Bere fatxada nagusian banaketa irregularra islatzen da, eta altuera desberdinetan egituratuta dago: beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta ganbara.

Gehiago irakurri

Karmengo eleiza eta konbentoa

Komentua 1691.ean sortu zen. Inazio Munibe eta Axperen obra dugu, Ziortzako Kolegiatako Abatea zenarena.

Gehiago irakurri

Udal Frontoia-Pilotaren Unibertsitatea

Markina – Xemeingo lehen frontoi ezaguna 1702. urtekoa da. Gaur egun, herriko erdiguneko arkupeetan dago. "Zesta-punta" modalitateak herria errotu zuen eta biztanle guztientzako aisialdirako eta topaketarako leku bihurtu zen.

Gehiago irakurri

Patrokua Jauregia (edo Gaitan Aialatarren etxea)

Gaur egun Lea-Artibaiko Amakomunazgoaren sedea da, herritarrei zuzendutako hainbat zerbitzu hartzen ditu.

Gehiago irakurri
Denak ikusi

Zesta Punta

Pilota, hain zuzen ere, ZESTA-PUNTA dela medio, eskualde honetako hainbat pilotari gazte munduko pilotaleku garrantzitsuenetara heldu dira. Euskal kirolen artean, zesta-punta da ezagunena munduan.

Non jan

Itsas-Lur

“Klasikoaren aldeko apustua, gure betiko jatekoa.”

Jai eguna: Irekita eguerdian...

Niko Jatetxea (Vega)

Zapore tradizionalen sukaldaritza.

Uhagon Kulturgunea

Uhagon Kulturguneko kafetegia taberna bat baino gehiago da. Leku lasaia, terraza paregabearekin eta zuhaitzez inguratuta. Eguneroko menua eta gosariak eskeintzen dituzte, baita ogitarteko, plater konbinatu eta entsaladak ere.

Lo egin

Amamana Landetxea

Landetxea nekazal gune batean kokatuta dago, Markina-Xemeingo Urberuaga auzoan, Ondarroatik 5 kilometrora eta 11...

Satzu Landetxea

Ubilla-Urberuaga auzunean dago, Markina-Xemein herritik 3 km-tara. Naturak inguraturiko gune lasai eta atseginean. Inguruan senalizaturiko hainbat mendi ibilbide daude.

Agenda

Urriko Azoka Nagusia

Markina-Xemein
2020/10/10
Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiak hainbat lehen sektorearen hainbat arlotako erakusgaiak hartzen ditu barne: Blond-Aquitania ganadu txapelketa, eskualdeko ganadu erakusketa, baserri azoka, Euskal arrazako abereen erakusketa eta baserriko lanabesen erakusketa eta salmenta.