Haran ezkutu txikiz osatzen da Lea Artibai; bertan errekek marraztutako bidezidorrek itsasora eramango zaituzte ezinbestean. Olatuek ziezelkatutako kostaldeak dira, hondartza, Padura eta itsaslabar bereziak marrazten dituztenak.
Amoroto-Santa Eufemia ibilbidea
Ibilbideak
Amorototik Santa Eufemia ermitaraino, baserri ederrez apaindutako paisaia menditsu eta berdeaz gozatuko dugu zeharkaldi osoan zehar, Urregarai tontorreraino heldu arte.
Lekeitio eta Ondarroa barrukaldearekin trukeetarako ibilbide komertzialen helmuga bihurtu ziren Erdi Arotik. Ibilbide honek lotzen zituen kosta eta barrualdea arrain eta ardo trukeak egiteko.
Artibai errekaren arroa Bizkaiko ekialdetik hego-iparekialderantz. Errekaren luzera osoa gainazal osoan integratu da, Oiz mendiaren sorburutik Ondarroako bokaleraino.
Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da.
Herrigunean bertan egonik, herriko portuaren eta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotel ugari daude hondartzatik gertu. Jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen dio bisitariari, piraguismoa, boleibola eta urpekaritza, tartean.
Karraspiok tamaina ertaineko hareatza eta aisialdirako gunea ere badu, mahaiekin eta eserlekuekin. Ez hori bakarrik, inguruan tabernak eta hotela ditu. Sarreran, bestalde, autoa uzteko tokia dugu. San Nikolas irla parean duela, hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako.