Paisaia

Nekazal munduarekin lotura duen herria den arren kostaldean kokatuta dago eta bertan kokatzen da Karraspioko hondartza ederra. Horrela herriaren erdigunea muinoan kokatzen da eta egurastera eta atseden hartzera deitzen gaituen eremu ikusgarrian dago.

Esan dugunez, Mendexa erabat nekazal girokoa da eta Erdi Arora ezkutatzeraino doan historia duen herria baldin bada, ez da harritzekoa nekazal arkitekturaren protagonista den baserria, hemengo historiaren nahiz etnografiaren osagai interesgarria izatea. Likona auzoan izan bereko baserria daukagu, udalerriko zaharrena, XVI. mende hasierakoa. Loiolako San Inazioren amonak jatorrizko leinu-etxe izan zuena.

Bizkaiko lurraldea gurutzez oparo hornitua ageri zaigu, eliza eta herrien historia zati baten adierazgarri. Bidegurutzeetan edo auzoetan kokatuak “andabideen” derrigorrezko geltokiak ziren. Hileta egunean, hilkutxa baserritik elizara eramaterakoan, segizioa gelditu egiten zen gurutze hauen aurrean, hildakoaren alde otoitz egitera.

Errogatiba leku izan ohi ziren sarritan eta haien aurrean ez zen inor pasatzen, txapela erantzi eta, “Aitagure bat” errezatu gabe. Mendexak oraindik baditu bidean bost gurutze.

Kostaldearen eragina ere badu Lea ibaiaren paduran kokatzen den Marierrota eta itsas lantegiak, egurrezko itsasontziak egin eta konpontzen zituzten bertan, guztiz artisau eran.

Marierrota, Lea ibilidearen igarobidean kokatzen da, itsas-errota zen, erreka-erroten antzekoa. Hauetatik bereizten zuena zera zuen: manposteriazko dike handi bat, itsasgoran bete eta itsasbehera hasitakoan poliki-poliki ura isurtzen zuen presa, errota-makina martxan jartzen zuena. Gaur egun, eraberrituta dago eta bisitagarri, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroaren elementuetako bat izanik.

Txoko lasaia: Karraspio hondartza

Karraspio hondartzan lasaigune polita dago mahaiak eta eserlekuak, ur edangarria…. Uda sasoian hondartzaz eta bertan bainatzearekin gozatu daiteke eta beste urtaroetan itsasbazterretik ibilaldi polita egin daiteke edo lasai hartu eta bertako tabernetako epelean zerbait hartu.

Mendexako Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

Ospitale Zaharra

Eraikin bitxia dugu berau. Lekeitio-Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heldu orduko, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean. Dexente hondatuta dago, eta jakinaren gainean egon gabe bisitan doan batek arraroa iritzi dakioke eraikin garrantzitsu honi.

Gehiago irakurri

Santa Luzia ermita

Leagi auzoan aurkituko dugu. XVI. mendekoa dela uste da. Barne-luzego bakarreko eraikina da, kanpotik nabaritu daitekeen gurutze oina daukana.

Gehiago irakurri

Karraspio hondartza

Karraspiok tamaina ertaineko hareatza eta aisialdirako gunea ere badu, mahaiekin eta eserlekuekin. Ez hori bakarrik, inguruan tabernak eta hotela ditu. Sarreran, bestalde, autoa uzteko tokia dugu. San Nikolas irla parean duela, hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako.

Gehiago irakurri

Marierrota

Lea ibaiaren paduran kokatua dago, itsasoratzen den gunetik metro gutxitara. XVI. mendean eraiki eta 1980an erauzia izan zen Marierrota izeneko errota zaharretik dikea geratu da soilik. Gaur egun errota berreskuratu egin da eta interpretazio zentro bat du barruan.

Gehiago irakurri

San Pedro parrokia

Zelaia auzoan dago, muinoaren tontorrean, frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa du eta XVI.-XVIII. mendeetan eraikitakoa dugu.

Gehiago irakurri
Denak ikusi

Dantza herrikoiak

Dantza, herriko idiosinkraziaren eta senaren parte da, eta Lea Artibai eskualdea horren erakusgarri da. Berton, eskualde txikia izanda ere, bost dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.

Lo egin

Endai Kanpina

Kantauriko kostan (Euskadi) kokatua, Lekeitio (3 km-ra) eta Ondarroa (10 km-ra) arrantzale-herrien artean. Leku lasaia, mendian bertan eta itsasoaren ondoan.

Endai Pentsioa

Kanpin honek pentsio zerbitzua ere badu. Kantauriko kostan (Euskadi) Lekeitio (3km-ra) eta Ondarroa (10km-ra) arrantzale-herrien artean kokaturik dago. Leku lasai, mendian bertan eta itsasoaren ondoan.

Garazar Hotela

Kantauri itsasora begira dagoen landa hotela da, non bertako lasaitasunarekin lorategi eta igerilekuarekin goza dezakezun.

Itxas Ertz Landetxea

Kostaldeari begira, bi mendixken arteko talaian dago eta mendi eta hondartzek inguratzen dute. Naturaz gozatzeko eta kiroletarako aukera paregabeak eskaintzen ditu.

Denak ikusi

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua