Karraspio hondartza

Karraspiok tamaina ertaineko hareatza eta aisialdirako gunea ere badu, mahaiekin eta eserlekuekin. Ez hori bakarrik, inguruan tabernak eta hotela ditu. Sarreran, bestalde, autoa uzteko tokia dugu. San Nikolas irla parean duela, hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako.

San Nikolas irla parean duela, hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako. Halaber, Lekeitio eta Karraspio lotzen dituen errepidearen alboko itsas pasealekutik ibilaldi polita egin dezakegu, Bizkaiko kostaldeak eskaintzen digun paisaia ederraz gozatuz.

Karraspiok tamaina ertaineko hareatza eta aisialdirako gunea ere badu, mahaiekin eta eserlekuekin. Ez hori bakarrik, inguruan tabernak eta hotela ditu. Sarreran, bestalde, autoa uzteko tokia dugu.

Honetaz aparte, surfistentzako hasiera mailarako olatu egokia du. Hausteko swell handia behar du. Marearen arabera aldatuko diren olatu ezberdinak eskaintzen ditu. San Nicolas uhartea aurrez aurre dago eta serie ezberdinak pasatzen dira bere ekialdetik, zeinetan aldizka kalitatezko ezkerraldekoa aterako den. Paraje benetan ederra.

ZERBITZUAK:

  • Sorosleak: Udan
  • Dutxak eta komunak: Udan
  • Aparkamentua: 360
  • Desgaituentzako aparkalekuak: 8
  • Iturriak, paperontziak: Bai
  • Megafonia: Bai
  • Bizikleta-eramatekoak: Bai
  • Informazio-panelak: Bai

Informazioa

Natura
Karraspio
Zabaldu
Helbidea
Karraspio