Ondarea

Harriek hitz egingo balute, istorio ugari kontatuko lituzkete arrantzaleen etxe apalekin nahastutako etxezarrei buruz, jauntxoen jauregiei eta baserriei buruz, fedearen izerdiarekin eraikitako elizei eta baselizei buruz,harriztatutako kaleei eta herriak bideetatik zetozen arriskuetatik babesten zituzten antzinako harresiei buruz. Itsasoak, mendiak eta ibaiek zehazten dituzte mugak, eta guk natura moldatzen dugu bizitza ematen digun lur honetan bizi ahal izateko.

Puente de Itsasaurre (Ondarroa)

Ondare kulturala
Ondarroako zubien artean berriena da. Santiano Calatrava arkitektu eta ingeniari entzutetsuak diseinatua izan zen.

Aixeder Errota (Ispaster)

Ondare kulturala
Haize-errota hau Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek eraiki zuen 1729an, itsasoko haizeetara zabalik, eskualde honetako ur-errotak geldiarazi zituen lehorte bat gertatuz geroztik.

Amorotoko frontoia

Ondare kulturala
Frontoi aterpedun eder eta handi honetan, gaur egun, era askotako ospakizunak egiten dira. Probalekua ere badu eta bere probarriak 1949ko data dute.

Andra Mari Eliza (Ondarroa)

Ondare kulturala
Andra Mari eliza harkaitz baten gainean dago eraikita, nagusi ageri da herriaren alde zaharrean. 1462an eraiki zuten, gotiko estiloan.

Andra Mariaren Zeruratzea Basilika (Lekeitio)

Ondare kulturala
Gaur eguneko Lekeitioko "Andra Mariaren Zeruratzea" eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sagaratu zuten. Eliza XV. mende barruan eraiki zuten, zatika.

Antiguako Amaren baseliza (Ondarroa)

Ondare kulturala
Gaur egungo Antiguako baseliza, Ondarroako parrokia primitiboa, XV. mende amaieran eraikia izan zen, bere existentzia askoz lehenagotik dokumentatua badago ere. Antiguako amabirjina, zeinen jatorrizko irudia ez den kontserbatzen, tradizionalki debozio handiz gurtua izan da Ondarroako arrantzale eta biztanleengandik.

Antsotegi Dorrea (Markina-Xemein)

Ondare kulturala
Ansotegi dorrea, Munibetxea Dorrea bezala ere ezagutzen dena, Markina-Xemeingo alde zaharrean dago kokatuta, Antxia dorrearen alboan. Eraikin exentu bat da, oin angeluzuzena duena, eta nabarmenki bereizten diren hainbat altuera ditu.

Antsotegi jauregia (Markina-Xemein)

Ondare kulturala
XVII. mendearen amaieran eta XVIII. mendearen hasieran eraiki zen, aurretik bertan zegoen eraikin baten gainean. Etxebizitzarekin batera errota eta burdinola daude.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua