Antsotegi Dorrea

Ansotegi dorrea, Munibetxea Dorrea bezala ere ezagutzen dena, Markina-Xemeingo alde zaharrean dago kokatuta, Antxia dorrearen alboan. Eraikin exentu bat da, oin angeluzuzena duena, eta nabarmenki bereizten diren hainbat altuera ditu.

Ansotegi dorrea, Munibetxea Dorrea bezala ere ezagutzen dena, Markina-Xemeingo alde zaharrean dago kokatuta, Antxia dorrearen alboan. Eraikin exentu bat da, oin angeluzuzena duena, eta nabarmenki bereizten diren hainbat altuera ditu: beheko solairua eta hiru solairu gehiago gainean. Harri-hormazkoa da, baina harria eta kate-harlanduak, fatxadako zona nobleetarako erreserbatzen dira: ertzak eta baoen inguruak. Eraikin osoa bi isurkiko teilatu batekin dago estalita.

Eraikinaren fatxada batean, Guenkalera orientatuta dagoena, bi sarrera zorrotz daude -gaur egun itxita-, eta sarreren alboetan bao angeluzuzenak daude jarrita; bao horiek, jatorrian, gezi-leihoak ziren. Bigarren solairuan lau bao daude, mainelekin bereizita. Horietan ertzekoa bakarrik da jatorrizkoa. Fatxadako gainontzeko guztia berregindako lana da. Ansotegi dorrea, gotikotik barrokora garatu zen Erdi Aroko dorreen adibide argi bat da.

Informazioa

Ondarea
Zabaldu