Mendiko herria

Plaza inguru dotorea du bertan kokatzen dira udaletxea, eliza eta eraikin esanguratsuak, Abadetxea baserria euren artean. Modu onean mantentzen da nekazal munduko arkitektura herrikoiaren artea eta monumentaltasun aristokratikoa.

Nahiz eta herri txikia izan, ezaguna egin zen telebistako “Vaya Semanita” programan sarri aipatzen zelako.

Kristo baino milaka urte lehenagotik ere baziren populazio-guneak inguru honetan. Lehen gizakien ekintza aztarnak historiaurre garaikoak dira eta Abittaga eta Pepetxo III haitzuloetan hainbat aztarnategi aurkitzen dira; Abittagakoak madalenienseak dira.

Iturrizak “Historia de Vizcaya” deituriko lanean, Amorotoko herriari Amoredo deitzen zitzaiola aipatzen du eta bertan kararri harrobiak ustiatzen zirela.

Txoko lasaia: Oletako lasaigunea

Ugaran auzoa da berez, eta Oleta deitzen diote  bertakoek. Gizaburuaga-Aulesti-Munitibar eta Markina-Ondarroa errepideek eta Lekeitiorako bideak bat egiten duten bidegurutzearen ondoan dago, berton hiru jatetxe ezagun daude eta Lea Ibilbidea ere pasatzen da.

Amorotoko Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

Plazako Multzo Neoklasikoa

Elizarekin batera, taldeko eraikuntza esanguratsuena den udaletxea, errenazimenduko diseinu lehorrekoa eta plazarantz balkoi-miradore ederra duena.

Gehiago irakurri

Lea ibilbidea

Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatezko aukera paregabea izango duzu.

Gehiago irakurri

Enogastronomia Klub-a

Lea-Artibai eskualdeko zenbait enpresak Turismo Enogastronomiko kluba sortu dute. Klubak egonaldiak, menuak, produktuak, bisitak eta jarduerak eskaintzen ditu.

Non jan

Epermendi

Ugaran auzoan dago, Oletan, Ondarroa-Markina, Lekeitio eta Lea bailararako errepideen bidegurutzearen alboan. Ospakizunetan espezializatua.

Ibai-Gane

Hiru belaunaldiz lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan dira, lehengo zaporeak galdu gabe.

Klaudio

Oleta auzoan dago, Markina-Ondarroarako eta Lekeitiorako errepideen bidegurutzean. Tradizio handiko jatexea. Eguneko menua eta asteburuetako menu bereziak jan daitezke bertan, kartako eskaintzarekin batera.

Lo egin

Altuena Landetxea

Harrizko euskal baserria da eta Amoroto herrian dago kokatuta. Gaur egun, jatorrizko xarma mantenduz landetxe bihurtua, lasaitasunez inguratuta dago bertara etortzen diren guztiak atseden osoa har dezaten.

Altzoa Ostatua

XVII.mendeko baserri-ostatua. Bi logela handi alokatzen ditugu, bost pertsonarentzako, bainugelarekin. Gosariak eta afariak eskaintzen dira, etxeko eta eskualdeko produktuekin eginda.

Agenda

Zaldi Lasterketa

Mendexa
2020/04/09
Zaldi lasterketa hau urtero ospatzen da Mendexako Karraspio hondartzan. Zaldunek ikuskizun paregabea eskeintzen diote bertaratzen diren ikusleei.

Arrain eta nekazal kontserben azoka

Berriatua
2020/05/02
Inguruko arrain eta nekazal kontserbak dira azoka honetako protagonista, eta hauek erakusteko eta saltzeko aukeraz gain, azoka honetan produktu horiekin eginiko pintxoak osatu eta dastaketa bat ospatzen da.

Baserri eta Okela Eguna

Markina-Xemein
2020/05/09
Bertoko produktuak erakusten eta saltzen dira Markinan ospatzen den Baserri eta Okela azokan. Hala ere, bestelako proposamenak ere antolatzen dira, hala nola, oilasko erre dastaketa.