Lurretik eta itsasotik … hori da Lea Artibaik munduari bidaltzen dion mezua, eskualde txikia, lurrari eta urteetan elikatu gaituen Kantauri Itsasoari lotuta.

Lekeitio, Ispaster, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Ondarroa, Berriatua, Markina- Xemein, Etxebarria eta Ziortza- Bolibar … milaka amets eta bizi izateko mila modu gogoratzen duten izenak dira, guztiak, bertako jende, paisai eta herrien bidez adierazten direnak.

Lea Artibai ezkutuko haran txikiak dira, non erreketako urak bidezidorrak margotu ditu zu itsasora eramateko. Olatuak zizelkatutako kostaldeak dira, non hondartzak, padurak eta itsaslabarrak bere apetara marrazten dituzte. Arrantza portuak dira, baserri-auzoak, sagastiak eta mahastiak, behiak, ardiak bazkatzen eta ezkutuko baratzeak, kresal gustuko tomate bereziak, itsas zabaleko (alturako) arrain freskoa… tradizioen ahogozoa denborak gelditutako lekuan.

Sirenaren hotsa entzuten da… portura ekarri duten arraina da, herriaren taupada markatuz: deskargatzera joan behar da, kabanetara, arrandegietara …

Ilgora da.. sagarrondoak inausteko eguna da, barazkiak sartu edo perretxikoak batzekoa.

Lea Artibaik milaka urtetako ondare kulturala mantentzen jakin du, guzti honekin ohartu gaitezke presa eta zubi nostalgikoz beterik dauden ibaietako ubide lasaietan barrena ibiliaz, hondartzetatik pasieran ibiliaz, portu bitxiak ikusiaz, itsaslabarretatik eta tontorretatik, batzuetan lasai eta beste batzuetan haserre dagoen, itsasoari begiratzean.

Lea Artibaikoek itsaso eta lur horri lotuta jarraitzen dute, marmitakoa, barazki freskoak, eguneko arraina, kontserbak, historia azaltzen diguten pastelak, mendeetan itsasoz bestaldera bidaiatzen zuten ardo eta sagardoak… eskaintzen digute. Guzti hauek, dendetan aurkitu ditzakegu, paisaiaren aztarnetan, egunerokotasunean, gure bizitzan daudelako, garenari eta zabaldu nahi dugunari lotuta.

Lea-Artibai ezagutu

Artibai bailara

Artibai ibaiaren arroa Bizkaiako ekialdean kokatzen da eta bere ingurunean integratua da jaioleku duen Oiz menditik bere bokaleraino Ondarroako herri arrantzalean. Itsas eragina duen ibaiaren gainerako zatian nekazaritza-landazabalez edo hirigunez inguratutako marearteko lokatz eta hareatza txikiak bakarrik daude.

Lea bailara

Lea ibaia Oiz mendian jaio eta Maria Errota deritzon itsas errota zaharraren paduretaraino luzatzen da. Edertasun natural handiko eta populazio-dentsitate txikiko lurrak bustitzen ditu bere ibilian. Bizkaiko ibai garbienetariko bat izateaz gain, ur guztiz edangarria darama ubide osoan zehar.

Mendia

Oiz hegoaldean, Iluntzar ekialdean eta Kalamua mendebaldean dira eskualde menditsu honen hiru tontor nagusiak, inguruko zelai berdeen eta baserrien zaindari.

Musika

Nork ez du ezagutzen "Boga, Boga, Mariñela" kanta famatua, lurralde hauetako himno ofizial bilakatu dena? Lea Artibaiko musika estilo eta forma askotan aurkitu genezake bai kontzertuetan eta baita antolatzen diren musika ekitaldietan.

Dantza herrikoiak

Dantza, herriko idiosinkraziaren eta senaren parte da, eta Lea Artibai eskualdea horren erakusgarri da. Berton, eskualde txikia izanda ere, bost dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.

Herri Kirolak

Ez dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik. Urtean zehar hainbat jai eta ospakizunetan herri-kirol erakustaldiak antolatzen dira, gure ohitura eta kulturaren ikur, zaleen gozamenerako.

Enogastronomia Klub-a

Lea-Artibai eskualdeko zenbait enpresak Turismo Enogastronomiko kluba sortu dute. Klubak egonaldiak, menuak, produktuak, bisitak eta jarduerak eskaintzen ditu.

Gure produktuak eta errezetak

Lea-Artibai eskualdeko sukaldaritza joria eta askotarikoa da, eta urte-sasoiko produktu freskoenak, lurrekoak nahiz itsasokoak, ditu oinarri. Lea Artibai eskualdeko lurralde eta gizarte aniztasunak bermatu egin du gure produktuen kalitatea.

Euskara eta bertoko artistak

Lea-Artibaiko biztanleen gehiengoak euskaraz hitz egiten dugu, eta euskal lurralde osoan eskualderik euskaldunenetakoa gara. Euskarak bere baitan baditu euskalkiak, bizkaiera bera esaterako. eta aldi berean, Lea-Artibain badaude bizkaieraren barne aldaerak eta hitz egiteko modu ezberdinak.

Ezin dituzu galdu

Ibilbideak

Haran estu eta sakonak zeharkatzen dituzten hainbat eta hainbat ibilbide daude egokituta mendizale nahiz ibiltarientzat. Malkartsuak, lauak, laburrak, luzeak...

Hondartzak

Kostaldeko ur-ertzean etengabe sartu eta irteten diren amildegien artean hareak azaleratutako hondartza ederrak aurkituko ditugu.

Monumentuak

Eskualdeko herrien izaera ulertzeko, murgildu zaitez galtzada-harrizko kale historikoetatik, jauregi eta dorretxe dotoreen paretek asko baitute esateko.

Ekintzak

Kirolzaleek nekez aurkituko dute paisaia aproposagorik urpeko irteerak egiteko, piraguan ibiltzeko edo eta SUP stand up paddlea praktikatzeko taula gainean.

Agenda

Zaldi Lasterketa

Mendexa
2020/04/09
Zaldi lasterketa hau urtero ospatzen da Mendexako Karraspio hondartzan. Zaldunek ikuskizun paregabea eskeintzen diote bertaratzen diren ikusleei.

Arrain eta nekazal kontserben azoka

Berriatua
2020/05/02
Inguruko arrain eta nekazal kontserbak dira azoka honetako protagonista, eta hauek erakusteko eta saltzeko aukeraz gain, azoka honetan produktu horiekin eginiko pintxoak osatu eta dastaketa bat ospatzen da.

Baserri eta Okela Eguna

Markina-Xemein
2020/05/09
Bertoko produktuak erakusten eta saltzen dira Markinan ospatzen den Baserri eta Okela azokan. Hala ere, bestelako proposamenak ere antolatzen dira, hala nola, oilasko erre dastaketa.

Informazio praktikoa