Herri Kirolak

Ez dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik. Urtean zehar hainbat jai eta ospakizunetan herri-kirol erakustaldiak antolatzen dira, gure ohitura eta kulturaren ikur, zaleen gozamenerako. Esate baterako, Berriatuan, San Pedro egunean (ekainak 29), idi-probak egiten dira. Markina-Xemeinen (Arretxinagako jaiak ekainak 29 eta Karmengo jaiak uztailak 16) ere egiten dira, eta Ispasterren, idi-probak ez ezik, zaldi-mando probak ere egiten dira. Etxebarriako jaietan (uztailak 25), hainbat herri-kirolen erakustaldiak egiten dira.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua