Silken Uribarren Jauregia Hotela erosotasun guztiak dituen hotela da. Uribarren Jauregi zaharra kokatuta zegoen leku berean eraikia da, bere garaian Isabel II.a erreginak, bere seme Alfontso XII.ak edota Borboi-Parma familiako Zita enperatrizak lo egin zuten tokia.
Karraspioko hondartza ertzean, itsasorantz bista ikusgarriekin eta Lekeitio herriguneari pasealeku batekin elkarturik dagoen hotel txiki eta kutun bat da.
XVII. mendean eraiki zuten Oxangoiti jauregi ospetsua, 2008an hotel bihurtua. Zurez landutako sarrera eta teilatuak egiten dute hotel hau berezi. Lekeitioko erdigunean dago, portutik eta hondartzatik oso gertu.
Xarma berezia dauka hotel honek. Eskaintzen diren gela eta areto guztiak itsasoari begira daude eta gainera, begiratokia, terraza eta balkoia dauka. Kulturan, historian eta naturan aberatsa den herrialde txiki hau ezagutzeko ostatu oso berezia.
XVII. mendeko eraikin ederrean dagoen hotela da. Berrituta dago hiru izarretako hotel batek izan behar dituen erosotasun guztiak izateko. Zubietako Jauregiaren lorategietan dago, kokaleku historikoa eta ikuspegi ederrak dituena. Lekeitioko erdigunetik oso gertu dago.