Markina, Durango, Lekeitio, Gernika eta Bilborako bideak gurutzatzen diren lekuan dago Munitibar.

Gerrikaitz eta Arbatzegi 2 herri ezberdin izan ziren eta sarri izaten zituzten istilu txikiak, elkarrekin konpondu beharrekoak Zubialde zubian, bien arteko mugan, hitzegiten zituzten. 1882an. Urte inguruan herriak behea jota zeuden, gerrateko zorak eta ondorenak zirela eta, lepoa ezin jasota. Urte haietan hasiak ziren herri txikiak ere umeen eskolez eta heziketaz arduratzen, eta ezin ziren heldu maisu edo maistra ordaintzera. Horrelako estuasunak eraginda hasi ziren herri biak hartu-emanetan eta halako batean erabaki zuten herri bien arteko elkartasun osoa gauzatzea.

Gerrek utzi dute Munitibarren aztarna gehiago ere, Gerra Zibilean, 1937. urteko apirilaren 25ean, hegazkinek errepideko bidegurutzera jaurtitako leherkariek Arbatzegiko San Bizente parrokiako kanpandorrea kaltetu zuten. Leherkari bat teilatuko gailurrean jausi zen. Gero nazionalak sartu zirenenan, euren aurka jaurtikitako obus batek, hegoaldeko horman zulo bat eginez, bertan zegoen aldarea zatitu zuen, eta beste batek elizpea.

Elizez gain badaude hainbat ermita Munitibarren ere, San Kristobal ermita Oiz mendian kokatuta dago, itsas mailatik 791 metrora. San Kristobal, belarriko minen osagarri-laguntzailetzat hartzen da. Oiz mendiaren tontorrean kokatuta daude hainbat haize errota.

Txoko lasaia: Bengola Natur Energiaren parkea

Oiz mendiaren magalean Bengola Natur Energiaren Zentroa kokatzen da, Lea ibilibidearen sorreratik gertu. Energia berriztagarrien inguruko interpretazio zentroa da eta aisialdi kokaleku zabala ere badu.

Munitibarko Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

Gerrikaitzeko Andra Mari parrokia

Herriaren fundazio-agiritik datorkio Gerrikaitzi parrokia sortzeko agindua edo baimena. Labayruk 1402. urtea aipatzen du.

Gehiago irakurri

Done Jakue Bidea

Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da.

Gehiago irakurri

Lea ibilbidea

Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatezko aukera paregabea izango duzu.

Gehiago irakurri

Bengola

Eraikina jatorriz burdinola bat izan zen (XIV. mendea), beranduago errota eta baserri bilakatu zuten eta gerago Udalak eskuratu zuen. Eraikina bota eta azterketa arkeologikoak egiten hasi zirenean, XIV. mendeko burdinola biren aztarnak aurkitu zituzten.

Gehiago irakurri

Herri Kirolak

Ez dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik. Urtean zehar hainbat jai eta ospakizunetan herri-kirol erakustaldiak antolatzen dira, gure ohitura eta kulturaren ikur, zaleen gozamenerako.

Non jan

Ondamendi

Jabeen aitak musean irabazitako txapel eta kopez apainduta dago, eta euskal kirolarien argazkiak dituzte paretetan zintzilik. Jabeetariko bat, Rikardo, arrantzaz eta ehizaz ere asko dakitelarik.

Txori

Pintxoez gain, jamoia, txorizoa, lapikokoak (txipiroiak, mingaina, tripakiak eta abar), entsaladak, plater konbinatuak...

Herriko taberna (Munitibar)

Munitibarreko plazan kokaturik dago, frontoiaren ondoan, terraza bat du kanpoaldean, mahai eta eserlekuarekin, toldo baten gerizpean, umeekin egoteko oso toki egokia da errepidetik aldenduta dagoelako.

Lo egin

Astorki Goikoa Landetxea

Munitibarren kokaturiko landetxe berriztatua. Nekazal gunean dago.

Garro Landetxea

Iruñeko Sancho El Fuertek burdindegi bezala sortu eta gero errota bihurtu zen baserri zahar bat da.

Agenda

Zaldi Lasterketa

Mendexa
2020/04/09
Zaldi lasterketa hau urtero ospatzen da Mendexako Karraspio hondartzan. Zaldunek ikuskizun paregabea eskeintzen diote bertaratzen diren ikusleei.

Arrain eta nekazal kontserben azoka

Berriatua
2020/05/02
Inguruko arrain eta nekazal kontserbak dira azoka honetako protagonista, eta hauek erakusteko eta saltzeko aukeraz gain, azoka honetan produktu horiekin eginiko pintxoak osatu eta dastaketa bat ospatzen da.

Baserri eta Okela Eguna

Markina-Xemein
2020/05/09
Bertoko produktuak erakusten eta saltzen dira Markinan ospatzen den Baserri eta Okela azokan. Hala ere, bestelako proposamenak ere antolatzen dira, hala nola, oilasko erre dastaketa.