Bengola (Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz)

Eraikina jatorriz burdinola bat izan zen (XIV. mendea), beranduago errota eta baserri bilakatu zuten eta gerago Udalak eskuratu zuen. Eraikina bota eta azterketa arkeologikoak egiten hasi zirenean, XIV. mendeko burdinola biren aztarnak aurkitu zituzten.

Eraikina jatorriz burdinola bat izan zen (XIV. mendea), beranduago errota eta baserri bilakatu zuten eta gerago Udalak eskuratu zuen. Eraikina bota eta azterketa arkeologikoak egiten hasi zirenean, XIV. mendeko burdinola biren aztarnak aurkitu zituzten.

Bengola Natur Energiaren proiektua Oiz mendiaren magalean kokatzen da, Lea Ibilbidearen sorreratik gertu, Munitibarren; hain justu, Gerrikaitz uribildu historikoan. Energia berriztagarrien inguruko interpretazio zentro eta aisialdi gune batentzako kokaleku ezin hobea da, ondorengo potentzialitateak jasotzen baititu bere baitan:

– Oizen (Munitibarko udalerrian) dagoen parke eolikoa. Zuzenean begiztatzen da. Bengolatik 5 kilometrotara dago.

– Lea erreka bertatik igarotzen da. Kontserbazioari dagokionez erreka eredugarria da, eta ingenio hidraulikoetan aprobetxatzeko emari garrantzitsua eta etengabekoa dauka.

Lea Ibilbidea. Bailarako aisialdi eta astialdi azpiegitura garrantzitsuena bertatik igarotzen da.

– Hegoalderantz jotzen duen mendi-mazela. Eguzki handirik sartzen ez bada ere, Euskadiko eremu handi baten eta aprobetxatzeko dituen aukeren adierazgarri da.

– Landagunean kokatuta dagoenez, irakaskuntza eta aisialdirako proposamenak baserri-jarduerak berezko dituenekin (egun gainbeheran) osatzeko aukera dute. Horrela, azken hau ere sustatu ahal izango da.

Aipagarria da eraikinaren inguruan sortutako lorategi ederra ere, pasealeku eta atsedenleku paregabea da bertaratzen direnentzako.

Informazioa

Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua