Baserri hau mendian dago Lekeitioko hondartzatik 5 kilometrora eta Urdaibaiko Biosferatik gertu, landa eremuan, zelai-ortuari eta animalia artean lasaigunea.
Harrizko euskal baserria da eta Amoroto herrian dago kokatuta. Gaur egun, jatorrizko xarma mantenduz landetxe bihurtua, lasaitasunez inguratuta dago bertara etortzen diren guztiak atseden osoa har dezaten.
Eraikin berria, baina baserri tipikoaren itxura duen nekazaritza turismoa da. Nekazal inguruan kokatuta dago, leku oso lasaitan eta txakolina egiteko mahastiz inguratuta. Hala ere, Ondarroatik 10 minutura dago.
Ikestei baserria Ziortza-Bolibarreko Iruzubieta auzoan dago kokatua. Ikestei azpi bezala ezagutzen da eta 1975. urtean eraiki zen, aurretik zegoen baserria eurite baten ondorioz erori egin bait zen.