Zer egin

Denboran luzaroan iraungo duen bidaiari ekitera zoaz, Lea Artibain biziko duzun esperientzia bidaia-lagun izango baituzu aurrerantzean ere. Begiak itxi eta Kantauriko olatuek atseden hartzen duten hondartzetan jarraituko duzu etzanda. Ez zara jaitsiko paisaia paregabeen artean altxatzen diren tontorretatik. Han bertan jarraitzen duzu; dena urrun eta dena gertu. Izan ere, bidaiariaren eta eskualdearen arteko lotura hau betirako da. Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa, Ziortza-Bolibar. Inoiz ez dira arrotz izango.

Natura

Haran ezkutu txikiz osatzen da Lea Artibai; bertan errekek marraztutako bidezidorrek itsasora eramango zaituzte ezinbestean.

Ondarea

Harriek hitz egingo balute, istorio ugari kontatuko lituzkete lurralde honetan bertakoen izerdiarekin belaunaldiz belaunaldi eraikitako etxe, baserri, jauregi, eliza eta harresiei buruz.

Museoak eta interpretazio zentruak

Kultura, etnografia, itsas ondarea... Lea Artibai eskualdeak gure nortasuna eta ondarea hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen dizu, gure museo eta zentroetan.

Bisitak

Zonaldeko egunerokotasuna ezagutzeko, hainbat bisita gidatu egiteko aukera paregabea eskaintzen da eskualdean.

Zerbitzu turistikoak

Naturarekiko harreman estua arrazoi, kirolzaleek nekez aurkituko dute paisaia aproposagorik urpeko irteerak egiteko, piraguan ibiltzeko edo eta SUP stand up paddlea praktikatzeko taula gainean.

Agenda

Zaldi Lasterketa

Mendexa
2020/04/09
Zaldi lasterketa hau urtero ospatzen da Mendexako Karraspio hondartzan. Zaldunek ikuskizun paregabea eskeintzen diote bertaratzen diren ikusleei.

Arrain eta nekazal kontserben azoka

Berriatua
2020/05/02
Inguruko arrain eta nekazal kontserbak dira azoka honetako protagonista, eta hauek erakusteko eta saltzeko aukeraz gain, azoka honetan produktu horiekin eginiko pintxoak osatu eta dastaketa bat ospatzen da.

Baserri eta Okela Eguna

Markina-Xemein
2020/05/09
Bertoko produktuak erakusten eta saltzen dira Markinan ospatzen den Baserri eta Okela azokan. Hala ere, bestelako proposamenak ere antolatzen dira, hala nola, oilasko erre dastaketa.

Informazio praktikoa