Haran ezkutu txikiz osatzen da Lea Artibai; bertan errekek marraztutako bidezidorrek itsasora eramango zaituzte ezinbestean. Olatuek ziezelkatutako kostaldeak dira, hondartza, Padura eta itsaslabar bereziak marrazten dituztenak.
Arkeologia ondarea
Ondare naturala
Amorotok koba ugari ditu eta gainera aztarna oso garrantzitsuak aurkitu dituzte beraietan: Abitxako leizea, Errekas leizea, Pepetxo leizea, Atxurra eta Armiñako leizeak eta gehiago.
Aulestiko parkea Gernika Ibilbidean dago. Leku lasai eta ederrean aurkitzen da, Lea errekaren ondoan. Bertan, errekan bainatu, eguzkia hartu, futbolean egin, mahaietan bazkaldu... Leku egokia da egun pasa egiteko.
Karraspiok tamaina ertaineko hareatza eta aisialdirako gunea ere badu, mahaiekin eta eserlekuekin. Ez hori bakarrik, inguruan tabernak eta hotela ditu. Sarreran, bestalde, autoa uzteko tokia dugu. San Nikolas irla parean duela, hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako.
Herrigunean bertan egonik, herriko portuaren eta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotel ugari daude hondartzatik gertu. Jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen dio bisitariari, piraguismoa, boleibola eta urpekaritza, tartean.
Eskualde honetako ezaugarririk nagusietako bat bere geografia menditsua da, malda gogorrekin eta Lea eta Artibai ibaiek zeharkatzen dituzten aran estu eta sakonekin. Eskualdea bi aranetan zatitzen duten ibai bi hauek ematen diote izena Lea-Artibairi.
Lea ibaia Oiz mendian jaio eta Maria Errota deritzon itsas errota zaharraren paduretaraino luzatzen da. Edertasun natural handiko eta populazio-dentsitate txikiko lurrak bustitzen ditu bere ibilian.
Artibai errekaren arroa Bizkaiko ekialdetik hego-iparekialderantz. Errekaren luzera osoa gainazal osoan integratu da, Oiz mendiaren sorburutik Ondarroako bokaleraino.