Kaleko jaia

Gizakien lehen aztarnak Lumentzako koban aurkitu dituzte, Santimamiñekin batera, goi-paleolitikotik erromanizaziorainoko Bizkaiko eremu kultural aipagarriena duen aztarnategia da.

1325. urtean María Díaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio karta eman zion Lekeitioko elizateari. Horrela hiribildu bihurtu zen

Erdi Aroan, hiribildu bat fundatzerakoan, arrazoi defentsibo eta sozio-ekonomikoak zirela eta harresi batez inguratzen zen, gaur egun agerian dago harresi hau zenbait tokitan, Paskual Abaroa kalean, Bergara kalean,… esaterako.

Lekeitio beti egon da itsasoari lotuta. Bale arrantzaleen, abenturarien eta nabigatzaileen sorburua eta helmuga izan da. Direla mendeetatik gizon-emakumeak arrantzari eta itsasoari loturiko jardueretan aritu izan dira. Horren adierazgarri da Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa, zeinetan ikusgai dauden Santa Katalina Itsasargia, Sosoaga dolarea eta Marierrota.

Txoko lasaia Santa Katalina itsasargia

Gaur egun bisitagarria da itsasargiaren eraikina, bertan ikasi ahal izango dugu itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako hainbat ikasbide eta bizipen. Bertatik dagoen ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera ematen digu terrazak eta tabernan lasai-lasai zerbait hartuz igaro daiteke une goso bat.

Web Lekeitio Turismoa

Lekeitioko Udalaren webgunea

Zer egin / ikusi

Lekeitioko hirigune historikoa

Hirigune historikoak bere iragan arrantzale eta artisauari buruz hitz egingo dizu bere harrizko kale estuetan ezkutatutako etxetzar, eliza, dorre eta konbentuen bitartez.

Gehiago irakurri

Isuntza hondartza

Herrigunean bertan egonik, herriko portuaren eta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotel ugari daude hondartzatik gertu. Jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen dio bisitariari, piraguismoa, boleibola eta urpekaritza, tartean.

Gehiago irakurri

Leako ontziolak

Leako ontziolak Bizkaiko eta, beharbada, Kantauriko onenak dira, itsasontziak artisau-moduan eraikitzeko instalazioei dagokienez. Mendieta ontziola monumentu izendatuta dago.

Gehiago irakurri

Santa Katalina Itsasargia

Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, beraz esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

Gehiago irakurri

Andra Mariaren Zeruratzea Basilika

Gaur eguneko Lekeitioko "Andra Mariaren Zeruratzea" eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sagaratu zuten. Eliza XV. mende barruan eraiki zuten, zatika.

Gehiago irakurri

Dantza herrikoiak

Dantza, herriko idiosinkraziaren eta senaren parte da, eta Lea Artibai eskualdea horren erakusgarri da. Berton, eskualde txikia izanda ere, bost dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.

Non jan

Batzokia (Lekeitio)

Erreferentziazko jatetxea eskeintzen duen aukera zabalagatik eta plateren zaporeagatik. Langiledi prestatua eta esperientziazkoa gastronomia sektorean.

Beitia Barri

Arrain freskoetan eta sasoiko produktuetan oinarrituta dago bere sukaldea. Platerak errezeta tradizionaletatik jaiotzen dira, proposamen modernoko pintzelkadekin.

Ebisu Jatetxea-Silken Uribarren Jauregia

Ebisu jatetxean bertoko produktua protagonista duen gastronomiarekiko apustua egin dugu, modu tradizionalean sukaldatuta zein plater landuago eta berritzaileagoetan aurkituko ditugu.

Jori

Lekeition kokatutako taberna-jatetxea, bere izatea mediterraneoaren alde bietako kontinenteen artean zubi...

Denak ikusi

Lo egin

Lekeitio Hostel Aterpetxea

Aterpetxea Lekeitioko erdigunetik 700 metrora eta autobus geltokitik 400 metrora kokatzen da.

Palacio Oxangoiti Hotela

XVII. mendean eraiki zuten Oxangoiti jauregi ospetsua, 2008an hotel bihurtua. Zurez landutako sarrera eta teilatuak egiten dute hotel hau berezi. Lekeitioko erdigunean dago, portutik eta hondartzatik oso gertu.

Piñupe Hotela

Herriaren zentruan kokatutako hotela.

Silken Uribarren Jauregia Hotela

Silken Uribarren Jauregia Hotela erosotasun guztiak dituen hotela da. Uribarren Jauregi zaharra kokatuta zegoen leku berean eraikia da, bere garaian Isabel II.a erreginak, bere seme Alfontso XII.ak edota Borboi-Parma familiako Zita enperatrizak lo egin zuten tokia.

Denak ikusi

Agenda

LeartibaiGO Gynkana

2020/10/16
MooveGo Euskadi, hauxe da Bizkaiko kostaldeko Uribe, Lea Artibai eta Udaibai eskualdeak batzen dituen proposamena. Guztira 3 jokoz osatzen da, bakoitzaren iraupena 2 egunetakoa delarik. App honek, gure eskualdeko herri ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du modu dibertigarri baten.