Santa Katalina Itsasargia

Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, beraz esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

Noizbait pentsatu al duzu zenbateko garrantzia zuen itsasargiak itsaso zabalean galdurik zegoen marinelarentzat? Orain marinelen azalean jarri eta euren lana ezagutu ahal izango duzu Santa Katalina itsasargian. Nabigazio teknikak ezagutuko dituzu, txalupa birtual batetan igoko zara, kostaldean barrena nabigatuko duzu eta bidaia honetan ezusteko bat baino gehiago izango duzu. Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, beraz esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

  • Bisitaldi gidatuak bisitari mota ezberdinentzat: ikasleak, taldeak, banakakoak…

Informazioa

Museoa
Zabaldu