Nekazaritza

Gipuzkoa barnealderanzko iraganbidea da gutxienez Erdi Arotik, San Migel mendatetik iraganaz.

Kalamua (767 m.) mendiaren oinetan dago, haran estuz eta mendi hegal malkartsuz osaturiko inguru naturala da eta Urko ibaiak zeharkatzen du. Ibai honen ertzetik igarotzen da 2 km inguru dituen oinezkoentzat bidea. Ibilbide hau errege bidetik igarotzen da eta aisia, kirola eta kultura nahasten dituen pasealekua eskaintzen digu, Etxebarriako jendearen eta ondarearen historiari buruzko zati bat ezagutzeko aukera izango dugu. Horien artean dago Ansotegi Jauregia eta urtegiarekin eta antepararekin jauregiaren multzoa osatzen zuten, errotaren ehotzeko instalazioak kontserbatzen ditu.

Ibarguengo garaia XVI mendearen erdialdeko garautegia da, lau zutabetan altxatuta eta goialdea haritzezko zurez oso-osorik dago eraikita. Euskal Herrian dauden guztien artean modu naturalean ogien kontserbaturik dagoena da.

Txoko lasaia: Urko ibilbidea

Errekaren ondotik doa Urko ibilbidea eta Muniberen parez pare igarotzen dugunean isiltasuna eta lasaitasuna nabarituko ditugu. Ibilbidea patxadaz hartu eta arnasa sakon, gorputza barriztatzeko.

Etxebarriako Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

Antsotegi jauregia

XVII. mendearen amaieran eta XVIII. mendearen hasieran eraiki zen, aurretik bertan zegoen eraikin baten gainean. Etxebizitzarekin batera errota eta burdinola daude.

Gehiago irakurri

Santa Marina de Illoro baseliza

Santa Marina ermita, "Santamañe" izenez ezagutzen da herrian. XVI. mendeko laugarren edo bosgarren hamarkadakoa da, sarrerako arkutik eta korutik hauteman daitekeenez.

Gehiago irakurri

Munibe Jauregia

XX. mendearen hasieran berreraikitako jauregi honen inguruan lorategia, urmael japoniarra, zalditegiak, zaldi-hezitegiak, kotxetegiak,... daude.

Gehiago irakurri

Ibargueneko garaia

Etxebarria eta Barinaga lotzen dituen errepidearen ondoan dago XVI. mendearen erdialdeko garautegi hau.

Gehiago irakurri

Urko bidea

Urko bidea oinezkoentzako bidea da, Barinagan hasi eta Markina-Xemeinen amaitzen dena. Etxebarriatik igarota. Urko Aisialdirako eta paseatzeko eremua da, naturarekin kontaktuan, eta bost kilometro inguruko paseoa da.

Gehiago irakurri

Herri Kirolak

Ez dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik. Urtean zehar hainbat jai eta ospakizunetan herri-kirol erakustaldiak antolatzen dira, gure ohitura eta kulturaren ikur, zaleen gozamenerako.

Lo egin

Antsotegi Hotela

XVII mendeko burdinola zaharra gaur egun xarmadun hotel jatetxean bihurtua. Bere harresietan Bizkaiko burdinaren manipulazio eta erreminta fabrikazio industriaren jaiotza, goren une eta gainbehera daude grabatuta.

Txomin Pentsioa

Pentsio txikia Etxebarrian kokatuta, logelak bereziki diseinatuak bezeroen beharrak betetzeko.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua