Gaurko izen ofiziala Aulesti bada ere, Murelaga dugu elizatea eratu zeneko izena. Aulesti parroki inguruko kalearen izena zen eta horrela herritarren bizitokiari (gaztelerazko “pueblari”) deitu zitzaion Aulesti. 7 auzo gehiago daude herrian eta bakoitzak Erdi Aroko baseliza bana dauka.

Herriaren erdialdean kokatzen da plaza, bidearen ondoan. Plazan bertan kokatzen da eliza, Oizko kararriaz egindako 6 zutabe lodi ditu eta 5 kanpai. Horietako bat Belen kanpaia deitzen da, 1626koa. Kanpai hau trumoi eta ekaitzetan jotzen da, konjuroak egitean. Horrez gain bazuen beste zeregin bat ere: emakumeren bat erditzeko zegoenean, une larri horiek ondo igarotzeko eta zetorrena osasunez etortzea eskatzeko jotzen zen.

Txoko lasaia: Erreka ondoko parkea

Lea errekaren ertzean dago, Urriola auzorako bidea hartuz iristen da,  frontoiaren ondotik igarota. Bainugune bihurtuta dagoen urjauzi baten ondoan dago, errekan bainatu, eguzkia hartu, futbolean egin, mahaietan bazkaldu…daiteke.  Leku egokia da egun pasa egiteko.

Aulestiko Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

Santa Eufemi Ermita

Mendi tontorrean ermitaren ondoan jarrita, ikusgarria da paisaia: Urdaibaiko itsasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durango inguruko Mendiak zein Gipuzkoa guztiko mendirik handienak... deskribatu ezinekoa da, bertaratu eta ikusi beharrekoa.

Gehiago irakurri

Lea ibilbidea

Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatezko aukera paregabea izango duzu.

Gehiago irakurri

Ibañez de Aulestia dorretxea

Pedro Ibañez de Aulestiak berreraiki zuen 1456. urtean herriari izena ematen dion dorretxea hau. Hermandadeak, hainbat bandokide ezkutatzearen aitzakiatan, 1451. urtean erre egin baitzuen.

Gehiago irakurri

Gure produktuak eta errezetak

Lea-Artibai eskualdeko sukaldaritza joria eta askotarikoa da, eta urte-sasoiko produktu freskoenak, lurrekoak nahiz itsasokoak, ditu oinarri. Lea Artibai eskualdeko lurralde eta gizarte aniztasunak bermatu egin du gure produktuen kalitatea.

Non jan

Mariano

Aulestiko bihotzean, mendiaz gozatzeko leku aproposa. Familia jatetxea, tradizioak eta berrikuntzak bat egiten dute.

Zarrabenta

Aulestiko herriaren erdian dago, udaletxea eta herriko plaza ditu aurrez aurre. Tratu atsegina etxeko janari bikainarekin.

Agenda

Zaldi Lasterketa

Mendexa
2020/04/09
Zaldi lasterketa hau urtero ospatzen da Mendexako Karraspio hondartzan. Zaldunek ikuskizun paregabea eskeintzen diote bertaratzen diren ikusleei.

Arrain eta nekazal kontserben azoka

Berriatua
2020/05/02
Inguruko arrain eta nekazal kontserbak dira azoka honetako protagonista, eta hauek erakusteko eta saltzeko aukeraz gain, azoka honetan produktu horiekin eginiko pintxoak osatu eta dastaketa bat ospatzen da.

Baserri eta Okela Eguna

Markina-Xemein
2020/05/09
Bertoko produktuak erakusten eta saltzen dira Markinan ospatzen den Baserri eta Okela azokan. Hala ere, bestelako proposamenak ere antolatzen dira, hala nola, oilasko erre dastaketa.