Musika

Musika da Lea-Artibai eskualdeko herritarren artean errotuen dagoen arte-adierazpenetako bat. Ez dago ekitaldi, jai edo lagun bazkaririk musika eta kantu gabe. Nork ez du ezagutzen “Boga, Boga, Mariñela” kanta famatua, lurralde hauetako himno ofizial bilakatu dena? Lea Artibaiko musika estilo eta forma askotan aurkitu genezake bai kontzertuetan eta baita antolatzen diren musika ekitaldietan.

  • Abesbatzak
  • Kontzertuak
  • Nazioarteko Organo jaialdia

Abesbatzak

Musikaren bidez adierazteko beharra dela eta, eskualde honetako herri askok kantutegi herrikoian errepertorio luzea dute, bai eta abesbatza, orfeoi, ikasle-errondaila eta musika-eskola ospetsuak. Honen erakusgarri dira, esaterako, Lekeitioko “ITXAS SOINUA” abesbatza, berrogeita hamar ahots zurik osaturikoa, mundu guztian ezaguna, Ondarroako “UNANUE KAMARA KORALA” abesbatza, Pedro María de Unanue (1814-1846) tenor ondarrutar famatuaren izena duena. Ondarroan ere jaio zen Gotzon Aulestia (1940-2003) musikagilea, Markina-Xemeingo Emeki Korala eta Xemein Abesbatza.

Kontzertuak

Maiatzean, Ziortza-Bolibarreko kolegio-eliza Euskal Herriko auditoriorik garrantzitsuenetako bat bilakatzen da, bertan egiten direlako “GARAI BATEKO MUSIKAKO KONTZERTUAK”. Kontzertuetan, mundu guztian ezagunak diren eta ospe handia duten taldeek nahiz bakarlariek parte hartzen dute. Kolegio-elizako organo preziatua, Euskal Herriko zaharrena ohi dena, ikusle-entzuleek gogokoen duten kontzertuen protagonista bilakatzen da. Ekainetik abuztura bitartean, Ondarroa eta Lekeitio herriek hiru musika-ekitaldi garrantzitsu antolatu ohi dituzte: “Pedro Mª de Unanue Musikaldia”, eta “Itsas Soinua” musikaldia, eta “Inter Musika” hedatua, askotariko estiloko musika-erakustaldia. Bestalde, Ondarroako Kafe Antzokian (www.kafeantzokia.com) eta Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean (www.uhagon.com) ia asteburu guztietan dago kontzerturen bat.

Nazioarteko Organo Jaialdia

Lea Artibain 10 organo daude eta hauekin batera 15 harmonium edo mihizko organo txiki. Eskualdeko gaur eguneko egoera aztertuz, gure ondare hau, galtzeaz gain, ahaztuta izateko arriskuan dago. Musika tresna honenganako estimua esnatzeko eta hari idatzitako musika zabal dagigun Lea Artibaiko Organo Jaialdi Internazionala antolatzen da. Organoak gure erroen zati bat izan dira gizaldian, eta hauek merezi duten oroimen eta jarraipena eman nahi diegu.