Xemeingo Andra Mari Zeruratzea eta hilerria

Markina-Xemeingo Parrokia. Aurretik monasterioren bat egon omen zen bertan, baina eliza XVI. mendearen azken aldera eraiki zen. Euskadiko Monumentu Nazionaletako bat da eta Euskadiko elizarik eta tamainaz handiena.

Markina-Xemeingo Parrokia. Aurretik monasterioren bat egon omen zen bertan, baina eliza XVI. mendearen azken aldera eraiki zen.

Eliza-saloi eredukoa da, Alemaniako hallenkirche izeneko elizen tipologiaren barruan kokatu daiteke. (Euskal gotikoa ere deitua).

Euskadiko Monumentu Nazionaletako bat da eta Euskadiko elizarik eta tamainaz handiena.

Xemeingo elizari atxikita hilerria dago. Egitura aldetik neoklasikoa da eta bertan Xabier Maria Munibe XI. Peñaflorida kondearen mausoleoa ikusi daiteke. M.J de Laskurainek proiektutako neoklasikoa, osagai neogrekiar eta neoegipziarrekin.

Hilerria ere Euskadiko Monumentu Nazionala da. Andre Maria elizara adosatuta eraiki zen, eta landa-herri grekoerromatar baten antzera dago antolatuta, portikoa duen espazio batean dagoen patioaren inguruan, hain zuzen. Xemeingo hilerriak Pompeiako etxe argiak ekartzen dituzte burura, batez ere zutabeen konbinazioagatik -hamar albo bakoitzetik eta sei albo txikienetik.

Hilerriko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 15.30-20.00

Asteburutan: 08.00-22.00

Informazioa

Ondarea
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua