Eraikin bitxia dugu berau. Lekeitio–Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heldu orduko, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean. Dexente hondatuta dago, eta jakinaren gainean egon gabe bisitan doan batek arraroa iritzi dakioke eraikin garrantzitsu honi.
Itxurari dagokionez, harlangaitzezko hormaz eraikitako harri mukulu handia da, maila bitan erauzia. Oin lauangeluarra eta neurri handiak ditu. Lurraldeko (Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Ispaster eta Mendexa) osasun egoeran betebehar oso garrantzitsua izan zuen.
Gaur egungo kokapena urrunetik urrun dago, eta honez gain errepideak gehiago isolatzen du; bere komunikazio bidea Leagi zubia da.
Informazioa