Ur Lekeitio

Turismo Aktiboko zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat da UR, abentura kiroletan eta naturan burutzen diren ekintzetan espezializatua. Formazioan, kontsultoria, bidaietan eta espedizioetan ere parte hartzen du.

Turismo Aktiboko zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat da UR, abentura kiroletan eta naturan burutzen diren ekintzetan espezializatua. Formazioan, kontsultoria, bidaietan eta espedizioetan ere parte hartzen du. UR Lekeitioko ekintzak Lekeitioko portuan dute beren kokalekua. Lokal honetan, aldagela txiki bat, komunak, informazio bulegoa, bezeroarenganako arreta zerbitzua, botikina, materialaren biltegia, etab… ditugu gure bezeroei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko.

Zerbitzuak: 

UR Lekeitioko zentroan, naturarekin kontaktuan praktika daitezkeen ekintza ugari eskaintzen dira:

-SUP – Stand Up Paddle Surf, tabla gainean zutunik arraun egitea.
-BigSUP, taldeko Stand Up Paddle. Ondo pasa zure lagunekin batera!
-Kanoa zeharkaldia Lea ibaiaren itsasadarrean
-Arrauna. Hasiberrientzako ontzian arraun egin eta arraunlari sentitu!
-Coasteering, ezagutu kostaldearen hirugarren dimentsioa
-Itsas-kayaka Lekeitioko badian
-Mendi-ibilbidea, egun erdiko txangoak Lea Artibaiko ibilbideetan zehar.
-Stand Up Paddle ikastaroa, ezagutu kirol hau gure languntzarekin.
-Piragüismo ikastaroa, ikasi gure Kayak eskolan.

Ikastetxe, udaleku eta gazte-taldeentzat ere eskaintza dute.

Egutegia: Apiriletik-urrira irekita.

Informazioa

Zerbitzu turistikoak
Ezpeleta kalea 12, 48280 Lekeitio
Zabaldu
Helbidea
Ezpeleta kalea 12, 48280 Lekeitio