Mendexa Abentura Park

Mendexa Abentura parkea zuhaitz arteko tirolinadun abentura parkea da, publiko guztientzat aproposa. Haur eta helduen gozamenerako diseinatuta, egun eder eta dibertigarria pasatzea bermatzen duten aukera ezberdinak eskaintzen ditu. Batez ere, erronkei aurre eginaz esperientzia ahaztezina, kosta eta natura ingurunean.

Abentura basoa, Mendexa udalerrian kokatzen da, Lekeitiotik 4 km-tara, Bizkaiako euskal kostaldean. publiko guztientzako aproposa den tirolina eta zuhaiztien abentura parkea da. Haur eta helduen gozamenerako diseinatua, ingurukoekin jardunaldi gogoangarria izateko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. Zure ingurukoekin, familiarekin, lagunekin, lankideekin… egun berezi bat igarotzeko aukera onena. 70 erronka baino gehiago dituen lau zirkuitu eta 17 tirolina, tibeteko zubiak, pasabideak, lianak, rokodromoak eta askoz gehiago.

Guztiaren gainetik, natur ingurunean adina eta egoera fisikoari garrantziarik eman gabe, konpainian gozatzeko esperientzia ahaztezina. Zuhaitzetara igo, jauzi egin, batetik bestera igaro. Mendexa Abentura Parkean zure ingurukoen konpainian eta segurtasun osoz biziko duzu abentura.

Familia, ikastetxeek eta udalekuek webgunean kontsultatu ditzakete gure prezioak.

Egutegia:

Martxoak 14-Ekainak 30: Asteburutan eta jai egunetan zabalik. Aste barruan erreserbatutako taldeak.

Uztailak 1-Abuztuak 31: Egunero zabalik.

Abuztuak 31-Azaroak 1: Asteburutan eta jai egunetan zabalik. Aste barruan erreserbatutako taldeak.

Informazioa

Zerbitzu turistikoak
Leagi auzoa z/g, 48289 Mendexa
Zabaldu
Helbidea
Leagi auzoa z/g, 48289 Mendexa