Zesta Punta

Pilota, hain zuzen ere, ZESTA-PUNTA dela medio, eskualde honetako hainbat pilotari gazte munduko pilotaleku garrantzitsuenetara heldu dira. Euskal kirolen artean, zesta-punta da ezagunena munduan. Euskal kirol guztien artean, zesta da nazioartekoena.

Eskualde honetan modalitate hau ezinbestekoa da; hain zuzen ere, Markina-Xemeingo pilotalekuari “Pilotaren Unibertsitatea” esaten diote munduko pilotazaleek. Baina Markina-Xemeinen zesta ez da pilota joko bakarra, izan ere, eskuz, palaz, erremontez eta raketaz ere ezagun egin izan dira hainbat pilotari markinar.

Urtean zehar eta batez ere udaldian, Markina-Xemein eta Berriatuako pilotalekuetan lehiaketa eta erakustaldi ikusgarriak ospatzen dira.