Ondarea

Harriek hitz egingo balute, istorio ugari kontatuko lituzkete arrantzaleen etxe apalekin nahastutako etxezarrei buruz, jauntxoen jauregiei eta baserriei buruz, fedearen izerdiarekin eraikitako elizei eta baselizei buruz,harriztatutako kaleei eta herriak bideetatik zetozen arriskuetatik babesten zituzten antzinako harresiei buruz. Itsasoak, mendiak eta ibaiek zehazten dituzte mugak, eta guk natura moldatzen dugu bizitza ematen digun lur honetan bizi ahal izateko.

Santa Eufemi Ermita (Aulesti)

Ondare kulturala
Mendi tontorrean ermitaren ondoan jarrita, ikusgarria da paisaia: Urdaibaiko itsasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durango inguruko Mendiak zein Gipuzkoa guztiko mendirik handienak... deskribatu ezinekoa da, bertaratu eta ikusi beharrekoa.

Santa Katalina Itsasargia

Museoa
Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, beraz esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

Santa Luzia ermita (Mendexa)

Ondare kulturala
Leagi auzoan aurkituko dugu. XVI. mendekoa dela uste da. Barne-luzego bakarreko eraikina da, kanpotik nabaritu daitekeen gurutze oina daukana.

Santa Marina de Illoro baseliza (Etxebarria)

Ondare kulturala
Santa Marina ermita, "Santamañe" izenez ezagutzen da herrian. XVI. mendeko laugarren edo bosgarren hamarkadakoa da, sarrerako arkutik eta korutik hauteman daitekeenez.

Simon Bolivar Museoa

Museoa
Museoa "Errementarikua" baserria izeneko eraikinean kokatuta dago. Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta Simon Bolibar "Askatzailea"ren historia pertsonala eta politikoa.

Udal Frontoia-Pilotaren Unibertsitatea (Markina-Xemein)

Ondare kulturala
Markina – Xemeingo lehen frontoi ezaguna 1702. urtekoa da. Gaur egun, herriko erdiguneko arkupeetan dago. "Zesta-punta" modalitateak herria errotu zuen eta biztanle guztientzako aisialdirako eta topaketarako leku bihurtu zen.

Xemeingo Andra Mari Zeruratzea eta hilerria

Ondare kulturala
Markina-Xemeingo Parrokia. Aurretik monasterioren bat egon omen zen bertan, baina eliza XVI. mendearen azken aldera eraiki zen. Euskadiko Monumentu Nazionaletako bat da eta Euskadiko elizarik eta tamainaz handiena.

Ziortzako Monastegia (Ziortza-Bolibar)

Ondare kulturala
Ziortzako Monastegia, lehengo Kolegiata, eliza, klaustroa, ostatua, abadearen etxe berria, kolonoen etxeak, ekialdeko eta mendebaldeko ateak, abadearen etxe zaharra, kalonjeen etxe zaharrak eta patioak osatzen ditu. Euskadiko Monumentu nazionala da.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua