Simon Bolivar Museoa

Museoa "Errementarikua" baserria izeneko eraikinean kokatuta dago. Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta Simon Bolibar "Askatzailea"ren historia pertsonala eta politikoa.

Museoa 1983ko uztailaren 24an inauguratu zen, Simón Bolívar beraren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Ziortza-Bolibarren kokatuta dago, Bolívarren beraren arbasoen herrian, Errementarikua izeneko baserrian, Done Jakue bidearen ondoan. Orubea Simón Bolívar “Zaharra” zenaren familiarekin lotuta dago, hori da, Simón Bolívar “Askatzailea”-ren bosgarren aitona.

Museoko bilduma Bizkaiko Erdi Aroko historiari eta Simón Bolívar “Askatzailea”-ren (1783-1830) ibilbide pertsonal eta politikoari dedikatuta dago.

Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta “Askatzailea”ren historia.

Iparraldeko Done Jakue bideko erromesentzat museoa eta Ziortza-Bolibar herria bere osotasunean ezagutzeko leku interesgarria bilakatu da.

Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10.00–13.00 17:00-19:00

Larunbata, Igandea eta jai egunetan: 12.00– 14.00  17:00-19:00

Astelehenak itxita

Bisita gidatuak egiten dira erreserbatuz gero.

Informazioa

Museoa
Beko Kalea 4, 48279 Ziortza-Bolibar
Zabaldu
Helbidea
Beko Kalea 4, 48279 Ziortza-Bolibar