Zubi birakaria

Plaiko zubia bezala ezaguna, 1927ko maiatzaren 1ean inaguratu zen Alfontso XIII.aren zaldain birakaria izenarekin. Alamedara garamatzan zubi hau herritik Arrigorri hondartzara joan ahal izateko eraiki zen.

Plaiko zubia bezala ezaguna, 1927ko maiatzaren 1ean inaguratu zen Alfontso XIII.aren zaldain birakaria izenarekin. Alamedara garamatzan zubi hau herritik Arrigorri hondartzara joan ahal izateko eraiki zen. Gara hartan portua Zubi Zaharraren inguruan kokatua zegoen, eta ontziek ibaia igo zezaten zubi birakaria eraiki zen.

Zaldainak  txikiagotutako arku bat osatzen duten eta alboetako konpentsazio bana duten bi kofadura-erdi zentral ditu. 23 tonako pasabidea altzairuzkoa, burdinurtuzkoa eta egurrezkoa da. Harri landuz estalitako hormigoizko bi zutabe zirkularren gainean sostengatzen da.

Biratze-mekanismoa kremailera zirkular batean datza, bere gainean indar eragilea aplikatzen zaion pinazi bat mugitzen delarik. Pasabidearen zabaltze eta ixte denbora bi minutukoa zen maniobra bakoitzean.

Ondarroako pasabide birakaria bakarra da Espainian eta bere tipologian bakarretarikoa kontserbatzen dena Europan eta mundu osoan.

Informazioa

Ondarea
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua