Bengoleako burdinola eta errota

Konjuntu hau Gizaburuagako Okamika auzoan dago, eta establezimendu protoindustrial konplexua da, eta, ziurrenik, Bizkaiko panorama osoan interes handienetakoa duenetako bat.

Instalazio hidrauliko konplexua dugu. Ikaztegi izugarri handia, bena eta totxoa biltzeko hainbat espazio, kortak, hiru irin-errota, urtegia eta bi begidun zubiak osatzen dute burdinola bikoitz handi hau. Zutabe bakarrak eusten dio estalki osoari. Euskal Herrian ezagutu diren burdinoletan konplexuenetarikoa dugu teknologi aldetik. Industriaurreko lantegi garrantzitsuenetariko bat izango zen antzina.

Ingurunearen jabe Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek instalazio gehienak berritu egin zituen XVIII. mendearen hastapenean. Bengoleako presa ere berezia dugu, inguruko urtegiek ez bezala, estribo zentral bakarrekoa (prisma formakoa), eta aurrealde zuzenekoa baita.

Informazioa

Ondarea
Zabaldu