Axpe Sagardotegia

Axpe familia-enpresa bat da, lau belaunalditako sagardo eta txakolin bizkaitarren ekoizleen tradizioarekin. Sagardotegia erreserbatu daitekeen txokoa da, erabiltzaileak bertako instalazioak erabiltzeko aukera duelarik, Horretaz gain, Jose Antonio Bilbao sagardotegiko jabeak bisita gidatuak eskeintzen ditu bere etxeko sagardo eta txakolinarekin.

Axpe familia-enpresa bat da, lau belaunalditako sagardo eta txakolin bizkaitarren ekoizleen tradizioarekin. Lau belaunaldi horietan zehar, euren mahatsa eta sagarra ekoiztu dute, %100 bizkaitarrak, Markina-Xemeingo inguruetako lursailetan.

Sagardotegia erreserbatu daitekeen txokoa da, erabiltzaileak bertako ximenduzko parrilla, egurrezko labea, sukaldea eta instalazioak erabiltzeko aukera du, baina baita Axpeko kupeletako sagardoaz disfrutatzeko aukera ere, gainera, honen kontsumo mugagabea eskeintzen duelarik.

Horretaz gain, Jose Antonio Bilbao sagardotegiko jabeak bisita gidatuak eskeintzen ditu bere etxeko sagardo eta txakolinarekin, eta hori gutxi balitz, dastaketa moduan eskualdeko hainbat produkturekin lagunduta.

 

Informazioa

Ondarea
Atxondoa auzoa 13, 48270 Markina-Xemein
Zabaldu
Helbidea
Atxondoa auzoa 13, 48270 Markina-Xemein

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua