Aixeder Errota

Haize-errota hau Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek eraiki zuen 1729an, itsasoko haizeetara zabalik, eskualde honetako ur-errotak geldiarazi zituen lehorte bat gertatuz geroztik.

Haize-errota hau Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek eraiki zuen 1729an, itsasoko haizeetara zabalik, eskualde honetako ur-errotak geldiarazi zituen lehorte bat gertatuz geroztik. Ez zuen bizitza luzerik izan, 1745era arte ibili baitzen eta ondoren aintzinako makineria guztia kendu egin zen eta etxebizitza bihurtu, gaur egunean ere horrela izanik.

Ispasterko biztanleek sustatu zuten errota erabilera publikoko ondasuntzat zutelako, hara ere, eraikitzea eta ustiapena Gizaburuagako Joseri egokitu zitzaizkion, berau errentetatik bizi zen abokatua zen.

Hamar metroko altuera daukan kono moztu handia da, oinarrian hamar metroko diametroa dauka eta gailurrean zortzi metro, teilaz estalitako kono itxurako teilatua du. Beheko solairuak eta hiru pisuk osatzen dute, beheko solairua garauak eta irina gordetzen ziren eta artoa eta garia ehotzen ziren.

Horrelako beste errota batzuk ere badaude Bizkaian zehar, lehorte garai berberean eraikitakoak eta lehortea bukatzearekin batera bertan behera gelditutakoak. Epealdi labur honetakoak dira Bizkaian Getxoko Aixerrota, Artxandakoa edo eta Azpazar Abadiñon.

Informazioa

Ondarea
Zabaldu