Jarduerak

Leartibai Bertotik: Mendieta Ontziolara bisita gidatua

urria

18

igandea

10:00

0€

0 Plaza libre

      Josu Aldekoarena 1979koa eta 2026koa Zigor Garciarena

1917an eraikitako egurrezko egituradun ontziola horretan, Mendieta familiako lau belaunaldik lan egin zuten ontzigintzan, eta euskal ontziola tradizionalen ezaugarriak gordetzen dituen bakarra da; Kantauriko kostaldean tipología horrekin gelditzen den azkena. 2016an hasitako zaharberritze-zientifikoa 2023an amaitu zen

Bisita gidatu honetan.  Lekeitio eta Lea Artibaiko itsas tradizioaren eta Bizkaiko erriberako arotzeriaren funtsezko guneak,  itsasoarekin izan duen lotura historikoa, ontzigintza eta ontziolaren historia bera jorratuko dira.

Ondoren, bertan garatuko den erriberako arotzeri proiektu komunitarioa aurkeztuko da, Pasajerua, jakintza hori gaur egun nola bizi den eta belaunaldi berriei nola transmititzen zaien erakutsiz, prozesu parte-hartzaileen bidez.

Pasajerua ’26 Itsasmuseumek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Lekeitioko Udalaren eskutik sustatutako proiektua da, Lekeitioko itsas ondare immateriala berreskuratu, dokumentatu eta transmititzeko.

Egitasmoaren arima, komunitatearekin batera eta hutsetik abiatuta, Lekeitiorako oso berezia den ontzi mota eraikitzea da: San Antolin jaietan erabiltzen den Pasajerua. Prozesu partekatu horren inguruan, Mendieta Ontziolari, erriberako arotzeriari eta Lekeitioko itsas bizimoduari lotutako irudiak, testigantzak eta bizipenak ere bilduko dira.

 
Elkargunea:  Arraun Taberna , Txatxo kaia s/n – Gosaria eskainiko zaie partehartzaileei. Gero oinez zuzenduko gara Mendieta Ontziolara.

Plaza bakoitza erreserbatu behar da.

Zalantzak edo informazio gehiago: 645.009.477 / blarrinaga@leartibaifundazioa.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako jarduera.

Ekitaldiaren bisitak eta txangoak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.“Bizkaibus Mueve Bizkaia, Bizkaia Mugitzen” 
Informazio gehiagorako : https://leaartibaiturismo.com/es

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua