Ebisu Jatetxea-Silken Uribarren Jauregia

Ebisu jatetxean bertoko produktua protagonista duen gastronomiarekiko apustua egin dugu, modu tradizionalean sukaldatuta zein plater landuago eta berritzaileagoetan aurkituko ditugu.

Ebisu jatetxean bertoko produktua protagonista duen gastronomiarekiko apustua egin dugu, bertoko portuetako arraina eta Lea Artibaiko baserrietako barazki eta lekaleak modu tradizionalean sukaldatuta zein plater landuago eta berritzaileagoetan aurkituko ditugu. Aipatzeko, modu tradizionalenean sukaldatutako zonaldeko arrain eta haragi hoberenez gozatzeko brasa ere badugu. Eta guzti hau Lekeitioko kostako bistarik hoberenekin.

Egutegia: Jatetxea zabalik egongo da ekainetik irailera asteburu guztietan eta uztail eta abuztuan egunero.

Informazio gehigarria: Ebisu jatetxeaz gain, kafetegian egunero dugu eskaintza gastronomikoa hondartzara bistekin, ingurune ezinhobea karta informalago bat dastatzeko, sasoiko produktuak konpartitzeko ukitu berri batekin.

Erregistro zenbakia: H.BI. 128

Informazioa

Non jan
Ordutegia: Gosari eta afariko ordutegia.
Santa Elena Hiribidea z/g, 48280 Lekeitio
Zabaldu
Helbidea
Santa Elena Hiribidea z/g, 48280 Lekeitio

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua