Agenda

BIZKAIA EKO BUS ERAMAN ZAITZATELA!

Informazioa

Hasiera: 2025/06/12 08:40
Amaiera: 2025/08/02 03:00
Barrio Likona, 48289, Bizkaia, Espainia
Zabaldu

BIZKAIA EKO BUS     ERAMAN ZAITZATELA!

Irteerak Euskalduna Jauregitik (Bilbo) egiten dira beti goizeko 9: 30etan

FOLLETO EKOBUS_2025_LEA ARTIBAI

Bizkaia Eko Bus berriro martxan dugu!!, uda honetan bisitatzen gaituzten turistei erraz jartzeko eta Bizkaiko eskualdetara esperientzia ezberdinak bizitzera eramateko helburuarekin sortua, non natura, geoturismoa eta KM0 filosofia izango diren protagonista nagusiak.

Ekimen honi esker, bisitatzen gaituzten pertsonek autoa, aparkatzea eta horrek dakartzan gainerako eragozpenak ahaztu ahal izango dituzte, eta ibilbideaz eta Bizkaiko eskualdetan programatutako jarduerez bakarrik gozatu behar izango du . Bizkaia Eko Buseko irteera guztiak Euskalduna Jauregitik (Bilbo) egingo dira beti goizeko 9: 30etan.

Lea Artibaiko eskualdeak Abuztuaren 2rako antolatudu  Bizkaia Eko Buseko zerbitzua, Lekeitioko bisita geologikoa eta Lea Ibilbidearekin. 

Jarduera honetan,  alde zaharretik zehar Mendexako sarreraraino ibilaldi gidatua dago programatua. Marierrota (Mendexa) bisitatuz, Lea Ibilbidean zehar gidatutako ibilbidea. Berau, Industria Paisaia gisa katalogatuta dago eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideari dagokio. Amaitzeko, 0 Km-ko hamaiketakoa egingo da Ibai-Gane jatetxean (Oleta-Amoroto). Itzulera 14: 30etan izango da.

Bizkaia Kosta-Busera animatzen diren pertsona guztiek www.uribe.eu/ms webgunearen bidez erreserbatu ahal izango dute plaza, eta informazio gehiago 944278006 (Viajes García) eta info@viajesgarcia.com helbidean jaso ahal izango dute.

 

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua