Vieille ville d’Ondarroa

Promenez-vous dans le quartier historique d'Ondarroa pour en savoir plus sur l'histoire de la ville et sa relation avec la mer.

Murgildu hirigune historikoan barrena herriaren historia eta itsasoarekin izan duen harremana ezagutzeko. Miretsi Kofradia Zaharra (hasieran arrantzaleei eta horien familiei erlijio-laguntza eta gizarte-sorospena ematea zuen helburu), berari erantsita Zubi Zaharra eta « Itsasontzi etxea ». Ibili hain tipikoak diren itsas herrietako kale estuetan zehar non bere garaian bizi izan dira, hala nola, Txomin Agirre idazlea (Txomin Agirre kalea) edo Loiolako San Inazioren (Likona Dorrea) ama. Murgil zaitez Andra Maria elizako (Bizkaia Ondarea Historikoa) teilatuan bizi diren Erdi Aroko pertsonaiak « Kortxeleko mamuen » kondairan.

Antiguako baselizako bidea jarraituz Pixape auzoan dagoen begiratokitik begirada batean ikus daitezke portua, itsasoa, hondartza eta hirigunea. Ondoren bajatu herrira eta ezagutu zubi biratzailearen (Bizkaiko Ondare Historikoa) historia eta gozatu bertatik igarotzen, Espainian bakarra eta Europa eta mundu mailan bakarrenetakoa mota honetako zubia ondo mantentzen dena. Eta bukatzeko Santiago Calatrava arkitekto ospetsuaren lana ikusgai, batzuentzat bale itxura duena eta beste batzuentzat barku bat alderantziz.

Bisita Gidatuak:

Erreserbak Ondarroako turismo bulegoan. Tlfa: 946831951

Information

Patrimoine
Share

Practical information

Questions?

Contact