Fermes et architecture rurale

Le noyau de la municipalité d'Ispaster, Elejalde, peut être considéré comme une œuvre du XIXe siècle, bien qu'il existe des preuves bien antérieures.

Ispasterreko udaleko hirigunea, Elexalde, XIX. mendekoa omen da, lehenagoko aztarnak badaude ere. Hirigunean plaza txiki bat dago, txukuna, angeluzuzena, eta honen alde txikienetan eliza bat eta jauregi bat daude, eta handienetan, etxe neoklasikoak, etxea-taberna, eta etxebizitzak. Gainera, plazara kale mehar bat heltzen da, etxe elkarri atxikiak dituena, hiriguneari herrien antza ematen diona. Baserrien auzoak laborantzarako etxeen elkarteak dira, habitat sakabanatuak direnak. Honatx haietako batzuk: Barainka, Mendazona, Gallete, Solarte, Kortazar, Zatika, Artika, Kurtziaga eta Gardata.

Euren artean honako hauek ditugu:

Arana jauregia (1700)

Landako jauregi barroko klasizista, harlanduzko aurrealdea duena. Aurrealdea dorre-formako bi gorputzen artean dago eta arkupe bat du sarbide, XVlll. mendeko baserriek bezalaxe. Eraikin hau 1500eko baserri gotiko zahar baten handitzea da, eta atzealdean oraindik dirau antzinako baserriaren ate zorrotzak.

Etxe honetan Jacinto Arana inkisidorea, Zamorako apezpikua izan zena, jaio zen.

Aixpe Aurreko baserria

XVI. mendearen lehenengo hereneko baserri gotikoa. Bere egitura zurezkoa da eta aurrealde nagusiak hiru atal ditu. Erdiko atalean arku zuzeneko arkupe bat dago eta alboetako atalek harri-horma lodiak dituzte, aireztatzeko bao zorrotz txikiekin. Zaharberritu egin bada ere, osorik diraute egitura historikoaren ezaugarri nagusiek, eskualdeko eredurik zaharrenaren eredu direnek.

Garai bat izan zuen, eta garai haren euste-zutabe batek dirau. 

Gallete auzoko baserriak

Mendialdearen zelaigune baten pilatutako baserri multzoa da. Eskualdean dauden landaetxeen barietate desberdinak erakusten ditu. Denek bi isuriko teilatuak eta fatxadaren erdian behebarru zabal bat euki arren, arkodunak (Beitxi), egurrezko ateburu edo leihoburudunak (Gallete Erdikoa) eta armazoi egituradunak (Atxaurrekoa) be badaude. Hau eta guztiz ere, bat bera ere ez da Atxaurre bezalako zaharra. Azken honek, oraindik, atzealdeko aupegian hiru gezileiho urratu dauzka eta harrizko horma ikaragarri bat mantentzen du.

Information

Patrimoine
Share

Practical information

Questions?

Contact