Le complexe historique et artistique de Bengolea

XIV. mendeko krisialdiaren ondorioz, leinu boteretsuak elkarren kontra hasi ziren, jarduera ekonomikoen kontrola lortzearren, hori dela eta euren babeserako etxebizitza gotortuak – dorreak - eraiki zituzten.

XIV. mendeko krisialdiaren ondorioz, leinu boteretsuak elkarren kontra hasi ziren, jarduera ekonomikoen kontrola lortzearren, hori dela eta euren babeserako etxebizitza gotortuak – dorreak – eraiki zituzten. Bengolearen kasua ere hauxe zen eta enpresa txiki bat bezala eratu zen errota eta burdinola ikur ekonomikoak ziren, baseliza erlijiosoa eta dorrea kontrol gunea, babesteko nahiz ekoizteko.

Estilo herrikoia duen multzoa da, XVIII. mendekoa, Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek administratu zuen, ilustrazio garaia baino lehenagoko makineria eta ingeniaritza hidraulikoari buruzko lehenengo gidaliburua idatzi zuen.

Burdinolatik zubia zeharkatuz eta Lea Ibilbidean gorantz eginez dorretxera ailegatzen da, XVI. Mendean zegoen dorre bandokidearen ordez eraikita dago gaur egungoa, oso harri-horma lodiekin eginda eta aurrealdea nagusian Bengoleatarren armarria ikus dezakegu.

Information

Nature
Share

Practical information

Questions?

Contact