Museoak eta interpretazio zentruak

Kultura, etnografia, itsas ondarea... Lea Artibai eskualdeak gure nortasuna eta ondarea hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen dizu, gure museo eta zentroetan. Informazio ugari ematen dute bailaretako ondareen inguruan, eta aukera ezin hobea da gure arbasoen bizimodua ulertu eta gertutik ulertzeko.

Kontzeju zaharra

Dorreak, baserriak eta jauregiak
Interpretazio Zentroan ezagutu eta ikasi landa bizitzako oinarriak eta mugimendu kooperatibistaren hasierak.

Santa Katalina Itsasargia

Dorreak, baserriak eta jauregiak
Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, beraz esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

Simon Bolivar Museoa

Dorreak, baserriak eta jauregiak
Museoa "Errementarikua" baserria izeneko eraikinean kokatuta dago. Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta Simon Bolibar "Askatzailea"ren historia pertsonala eta politikoa.

Marierrota

Lea ibaiaren paduran kokatua dago, itsasoratzen den gunetik metro gutxitara. XVI. mendean eraiki eta 1980an erauzia izan zen Marierrota izeneko errota zaharretik dikea geratu da soilik. Gaur egun errota berreskuratu egin da eta interpretazio zentro bat du barruan.