ZOZKETA Lea Artibai; Bizkaia ezezaguna

ZOZKETA “Lea Artibai; Bizkaia ezezaguna”

Jarraitu gure Instagrameko kontua eta esperientzia ahaztezina izango duzu Lea Artibain zehar. Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen eskualde honetan, landa-inguruneak kostaldearekin bat egiten du.  Bilbo eta Donostia arteko erdibidean aurkitzen da, eta bisitari guztientzako aukera zabala eskaintzen du.

Ezagutu nahi bagaituzu, hartu parte gure ZOZKETAN eta bi lagunentzako bidaia irabazteko aukera izango duzu.

Terminoak eta baldintzak

 

Nola parte hartu?

JARRAI EZAZU Instagramen kontu hau (@leaartibai_turismoa) eta @visitbiscay

‘Lea Artibai; Bizkaia ezezaguna ‘argitalpenari eman GUSTOKO DUT.

KOMENTATU (@) bidaia honetaz gozatzea gustatuko litzaizukeen pertsona aipatuz. Nahi adina aldiz komentatu dezakezu, baldin eta pertsona desberdinei aipatzen badituzu!

Ekainaren 27tik 4ra bitartean egin ahal izango duzu, biak barne. Uztailaren 5ean, 12: 00etan, kontu irabazlearen izena aterako dugu Lea Artibai Garapen Agentziaren bulegoetan. Eta egun horretan bertan jakinaraziko dugu emaitza gure Instagrameko kontuan.

 

Zer sartzen da sarian?

  • 2 lagunentzako gau 1 Antsotegi hotelean (Etxebarria)
  • Bazkaria edo afaria Ebisu jatetxean (Silken Hotela Uribarren Jauregia, Lekeitio)
  • Mendexa Aventura Park-era joateko 2 sarrera (Mendexa)
  • Pintxopote 2 pertsonentzako Maite tabernan (Lekeitio)
  • Santa Katalinako Itsasargiko bisita 2 pertsonentzat (Lekeitio)

 

Antsotegi Hotela

Silken Ebisu

Ebisu Jatetxea

Mendexa Abentura Park 

Maite taberna

Maite Taberna

Santa Katalinako Itsasargia

Informazioa

Ondarea
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua