Agenda

Lea Artibai Skape Circuit

Informazioa

Hasiera: 2021/11/04 12:00
Amaiera: 2021/12/31 12:00
Munitibar- Arbatzegi- Gerrikaitz Aulesti Gizaburuaga Amoroto Mendexa Lekeitio
Gerrikaitz Auzoa, 14, 48381 Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Bizkaia, España
Zabaldu

Eskape Room-ak gustoko badituzu, adi orain dakarkizuguna. Munitibarretik, Lekeitiora, Lea ibaia jarraituz 22 kilometroko ibilbidea igarkizunak asmatzen. Escape Room klasikoaren antzekoa, baino aire zabalean. Naturaz gozatu eta gorputza mugitu zonaldeko historia ezagutzen duzun bitartean.

Bidean zehar QR kodeak aurkituko dituzu, hauek eskaneatu eta bideo labur bat agertuko zaizu mugikorrean. Igarkizuna asmatzerakoan hurrengo geldialdira jo ahal izango duzu. Dibertigarria, ez duzu uste?😉

Escape Room hau Bengolan (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) hasten da.

Behin han, mamu forma duen QR bat bilatu behar izango duzu. Mugikorrarekin QRa eskaneatu eta Skape Circuiteko webgunera salto egingo duzu. Webguneko pausuak behin irakurrita, jolasa hasteko prest egongo zara. 

Jokoa kotxez zein oinez egin ahal izango duzu, eta hainbat etapa desberdinetan egin ahal da ere.

Behar izango duzun materiala: Mugikorra bateriarekin, QR irakurlea eta datuak. Ez duzu ezer deskargatu behar izango.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua