Zu hemen zaude:Nor gara


Gure produktu eta errezetak.

Lea-Artibai eskualdeko sukaldaritza joria eta askotarikoa da, eta urte-sasoiko produktu freskoenak, lurrekoak nahiz itsasokoak, ditu oinarri. Lea Artibai eskualdeko lurralde eta gizarte aniztasunak bermatu egin du gure produktuen kalitatea.

 

Slow filosofia eskualdeko biztanle eta profesionalen lanaren oinarrian dago. Horregatik, KM0 planteamendua jarraituz, ekoizleak establezimendutik gertu daude kokatuta eta, bestalde, eskaintzen diren menuak beti urtaroaren arabera egiten dira: perritxikoak udazkenean, antxoak eta txitxarroa udaberrian, porrusaldak, menestrak, Inauteriko tostadas, Gabonetako karakolak...

 

Urtean zehar ere, hainbat ekitaldi, azoka, lehiaketa, herri bazkari edo jaiak ospatzen dira, non gure gastronomía protagonista bihurtzen da. Horregatik, esaten omen da euskaldunak dena ospatzen dugula jaten. 

 

 

viveUnaExperiencia eu