Zu hemen zaude:Gastronomia»Non Jan


Gune interesgarriak

Lea-Artibai euskal kostaldeko txoko bat da, Bizkaian kokatua. Mendia eta kosta dituen gune honi eskualdea bi haranetan egituratzen duten bi ibaik ematen diote izena. Bi haran horiek hiri-, landa- eta gizarte-antolaketa ezberdina dute eta, hori dela-eta, nortasun handia eta propioa dute.

 

Eskualdeko ibaiak eta haranak Urkiolako Parke Naturalean kokatutako mendilerroaren jarraipen gisa sortzen dira. Txoko honek Kantauri itsasoa du iparraldean eta horrek ematen dio eskualdeari bere nortasunaren ezaugarrietako bat: jendeak marinel-giroa eta zarata maite izatea.

 

Lea-Artibaik milaka urteko kultura-ondarea zaintzen jakin du, ikusiko dugun bezala. Horretarako, presa eta zubi nostalgikoz jositako ibaien arro lasaiak zeharkatuko ditugu eta batzuetan bare besteetan haserre dagoen itsasora begiratzen duten hondartza hareatsu, portu pintoresko, itsaslabar eta gailurretan barrena paseatuko dugu.

 

Nahiz eta interesgarriena gure biztanle ezagutu eta gure egunerokotasunean murgiltzea izan, interes puntu batzuk aukeratu ditugu bisita atsegin bat izateko.

 

 

Udalerriak

viveUnaExperiencia eu