Zu hemen zaude:Informazio gehigarria»Anbulategiak

Itsasoaren orainaldia - Ondarroa

Bizimodu bat da itsasoa, Ondarroako historiarekin erabat lotuta dagoena eta bertako biztanle bakoitzaren patua idazten duena.

Ekintza Nagusiak:

  • Kontserba-fabrika baten bisita: zuzenean ikusiko dugu nola lan egiten duten, nola gazitzen duten arraina eta nola sartzen duten potetan.

  • Portura bisita: Arraina kofradian nola saltzen duten ikusiko dugu eta emakume saregileek teknika tradizionalak erabilita sareak nola josten eta konpontzen dituzten ikusiko dugu.

  • Alde zaharra eta eliza ezagutzeko bisita, arrantzaleen auzoetako historia ezagutzeaz gain, bertakoen elkarrizketak entzungo ditugu, itsasoko olatuekin nahastuta.

Iraupena: Egun Erdia

Prezio: Kontsultatu

Hizkuntza: Euskera, Erdera. Kontsultatu: Ingelesa eta Frantsesa

Noiz joan: Martxotik ekainera, lan egunetan. Goizez egiten da.

Gutxieneko Taldea: Ez dago (12 pertsona gehienez)

Erreserbak eta informazio gehiago: Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu. eta 946 83 19 51